Chopin, Frederic
Piano-jotzaile eta konpositore poloniarra (Zelazowa Wola, 1810 - Paris, 1849). Sentikortasun eta fintasun bereziko piano-jotzailea, interpretazioarekin batera, pianorako musika-konposizioan ipini zuen bere sormenik oparoena, pieza laburretan batez ere (nokturnoak, mazurkak, polonesak, preludioak, impromptuak). Garai erromantikoko lekuko nagusietakoa izan zen eta musika modernoaren oinarriak ezarri zituen: barneko sentimendu eta emozioak adierazteko erabili zuen musika, horretarako forma eta arau klasikoak gaindituz.
Atzera