Durkheim, Émile

Soziologo frantsesa (Épinal, 1858 - Paris, 1917). Positibismoaren jarraitzaile izan zen. Ekintza moralak eta sozialak kontzientzia indibidualetik at definitu zituen. Soziologia zientziaren metodologia eta teorika lantzen aurrenetarikoa izan zen (Gizarte-lanaren banaketa, 1893; Metodo soziologikoaren arauak, 1895; Suizidioa, 1897; Erlijio-bizitzaren forma behinenak, 1912).



Atzera