Esnaola Etxeberri, Iņaki

Abokatu eta politikari gipuzkoarra (Deba, 1948). Euskal preso politikoen defentsan lan egin zuen 1973az geroztik. Herri Batasunako buruzagia izan da koalizioa sortu zenetik 1991 arte; Gipuzkoako eta EAEko instituzioetan eta Espainiako parlamentuan HBren ordezkaria izan da. HBko beste zenbait kiderekin Madrilen zegoela tiroka eraso zieten eta larri zauritu zuten (1988); atentatu berean Josu Muguruza HBko diputatua hil egin zen. 1991n, HBko kargu eta ardurak utzi egin zituen, desadostasun politikoak zirela medio.



Atzera