Gartzia I.a Santxez

(~919-70) Iruñeko V. erregea (926-70), Antso I.a Gartzes eta Toda Aznarren semea. adin-nagusitasunera iritsi bitartean bere ama Todak agindu zuen Nafarroan. Andregoto Galindezekin ezkondu eta haren ondorengo izango zen Antso II.a Gartzes Abarka jaio zen. 961ean Gaztelako kondea preso hartu zuen eta Córdobako kalifak Gaztelako kondea eskatu zionean Gartziak aske utzi zuen. 962an Leongo erregearekin eta Gaztelako eta Bartzelonako kondeekin akordio bat sinatu eta kalifaren aurka borrokatu ziren, baina 963an musulmanak Nafarroan sartu eta Kalagorri eta Atientzako gotorlekuak hartu zituzten. teresa Leongoarekin ezkondu eta Ramiro Gartzes semea jaio zen.



Atzera