Kalagorri

gazt. Calahorra. Errioxako Komunitate Autonomoko herria; 18.600 bizt. Elikagai-industria. Apezpiku-hiria izan zen IV. m.tik aurrera. XI. m.tik 1862 arte Kalagorriko elizbarrutikoak izan ziren ia Araba guztia, Bizkaiaren parterik handiena eta Gipuzkoaren zati handia. Katedral gotikoa (XV. m.) eta Santiago eliza (XVII. m.).



Atzera