Goethe, Johann Wolfgang von

Idazle alemaniarra (Frankfurt am Main, 1749 - Weimar, 1832), erromantizismo alemaniarreko ordezkari aipagarrienetakoa. "Sturm und Drang" korrontean nabarmendu zen bere dramei (Götz von Berlichingen, 1773) eta nobelei esker (Werther gaztearen pairamenak, 1774). Weimarko dukearen kontseilaria zela egindako ikerketa zientifikoek, politikak, Italiako egonaldiak eta, batez ere Schiller-ekiko adiskidetasunak eragin handia izan zuten klasizismoaz zaletu zedin (Ifigenia Tauriden, 1787; Egmont, 1788; Hermann eta Dorotea, 1797; Wilhelm Meisterren ikasketa-urteak, 1821-29). Schillerren heriotzak hunkiturik (1805), gero eta obra sinbolikoagoak ondu zituen (Poesia eta egia, 1811-33; Fausto II, 1832).



Atzera