Kabriana

Arabako tokia, Miranda de Ebro eta Saratsu artean. Antzina herri erromatar bat egon zen bertan. Astorga eta Bordele lotzen zituen erromatar galtzada bertatik pasatzen zen. XIX. m.an, lau urtaroak irudikatzen dituzten mosaikoak aurkitu ziren. Beste mosaiko batean Diana ehiztariaren irudia dago, ezkerreko eskuan arkua, eskuinean gezia eta bizkarrean gezi-sorta dituela. Koloma eta hilarrietako inskripzioak, txanponak, etab. ere aurkitu ziren.



Atzera