gezi

iz. 1. Gehienetan arkuz, edo eskuz, jaurtitzen den arma, mutur batean punta zorrotza eta bestean hegal-modukoak dituen zotz batez osatua. Balezta-gezia, baleztaz jaurtitzen dena. 2. Gezi baten irudikapen eskematikoa, eskuarki norantza adierazteko erabiltzen dena (mapetan, errepide-seinaleetan, etab.etan). 3. ARKIT. Arkitektura gotikoan erabilitako elementu luzea, dorre eta kanpandorreetako erremate piramidal edo koniko moduan jartzen zena. 4. ARKIT. Arku baten, giltzarri baten altuera maximoa. 5. GEOL. Narrazdura-mantu edo zamalkadura batek burututako distantzia lineala. 6. HIZKL. Gramatika sortzailearen idazkera-sistemako elementua, bere ezkerraldean dagoena bere eskuinaldean dagoenaren bidez berridatzi behar dela adierazten duena (adib., P ® IS + AS, perpausa izen-sintagmaren eta aditz-sintagmaren bidez berridatzi behar dela esan nahi du). 7. TEKNOL. Makurdura jasaten ari den habe baten zuntz neutroaren desplazamendua.



Atzera