Korrika
Euskararen alde bi urtez behin AEK-k antolatzen duen herri-ekintza. Helduak euskalduntzeko edota euskaraz alfabetatzeko mugimendua sustatzea da helburua, AEKren ahalegina ezagutaraztearekin eta horretarako dirua biltzearekin batera. Barruan mezua duen lekukoa eskutan eramanez, herriz herri Euskal Herriaren itzulia etengabeko lasterraldian egiten da; eskuz esku aldatuz doa lekukoa eta nahi duten guztiek hartzen dute parte. 9 egun inguruko lasterraldiaren ondoren, helburuko herrian jaialdia egiten da. Lehenengo Korrika 1981ean izan zen.
Atzera