AEK

(Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea). Euskal Herriko pertsona helduak euskaldundu eta alfabetatzeko erakundea, Euskaltzaindiaren babesean eta R. Arregiren gidaritzapean sortua (1965). Eusko Kontseilu Nagusiaren garaian talde autonomo bilakatu zen (1979). Helduen alfabetatze eta euskalduntze-lanean ziharduten gau-eskola, euskal eskola eta ia euskaltegi guztiak berak koordinatu zituen. Gaur egun Euskal Herri osoan hedatuta dagoen bakarra da. AEKren didaktika-batzordeak Ele aldizkaria kaleratzen du, eta Aizu! hilabetekarian ere parte hartzen du. Irakaskuntzako eguneroko lanaz gain, jai- eta errebindikazio-giroko ekitaldi ugari antolatu ohi du; horien artean zabalena Korrika da. 1994ko udaberrian HABE eta AEK erakundeek lankidetzarako hitzarmena sinatu zen; eta horren bidez AEK-k aitorpen eta onarpen publikoa lortu zituen EAEn.



Atzera