Monteverdi, Claudio

Konpositore italiarra (Cremona, 1567 - Venezia, 1643). San Markosko kapera-maisua izan zen. Orfeo (1607), Ariadna (1608), Ulises herrira itzulia (1641), Popearen koroatzea (1642) eta madrigal eta kantatez osatutako bederatzi liburu idatzi zituen. Italiako operaren sortzaileetako bat izan zen.



Atzera