Orreaga

Nafarroako udalerria (Zangozako mer.); 32 bizt. (orreagatarrak). Paraje arrunt menditsuan dago. Zerbitzuak (ostatuak, erlijio-zerbitzuak) eta abeltzaintza (ardiak, behorrak, behiak). Santiago-bidean zegoen erromesentzako ospitale zaharrean fundatu zuen Iruņeko apezpikuak kolegiata 1127an. XIII-XV. m.etan ondasunak pilatzen joan zen eta botere handia lortu zuen. Orreagako eraikin nagusiak: ostatua, Espiritu Santuaren kapera eta Santiagoren kapera, priorearen etxea, liburutegia, museoa, XII. m.ko eliza edo ostatua eta ospitalea (XIX. m.).



Atzera