Rhin
al. Rhein, hol. Rijn. Europako M-ko ibai nagusia; 1.320 km eta 220.000 km2-ko arroa. Suitzako Alpeetan jaio, Konstantzako aintzira zeharkatu, Suitza eta Alemaniaren arteko eta gero Frantzia eta Alemaniaren arteko muga egin eta Herbehereetan Ipar Itsasoan itsasoratzen da delta zabalean. Estrasburgo, Mainz, Koblenz, Bonn, Kolonia eta Düsseldorf hiriak zeharkatzen ditu, besteren artean. Rhin ibaia Europako erdialdeko industri ardatz nagusia da.
Atzera