Riezu, Jorge (j.i. Casto Inza Arbeo)

Musikologo nafarra (Errezu, 1894 - Iruņea, 1992). Gasteizen apaiztu zen 1917an. Madrilgo Unibertsitatean zientzia zehatzetan lizentziatu eta irakaslea izan zen (1923-36). Argentinan ere irakasle-lanetan jardun zuen, eta gainera, parrokia bateko buru izan zen (1936-49). Euskal Herrira itzulirik, Lekarozen egon zen irakasle (1952-88). Euskal musikaren inguruan liburu ugari idatzi zuen: Flor de canciones populares vascas, 1948; Vida, obra y semblanza espiritual del Padre Jose Antonio de Donostia, capuchino, 1956; Las obras musicales del P. Donostia, 1965-80; Nafarroako euskal-kantu zaharrak, 1973; Alboka. Entorno folkl-rico, 1976; Cartas al P. Donostia, 1980. Euskaltzain ohorezko izendatu zuten 1979an.



Atzera