parrokia

iz. 1. ERL. Diozesiaren azpiko Elizako barrutia, parrokoaren kargupean dagoena. 2. ERL. Delako barrutiko kristau-elkartea, parrokoaren ardura espiritualaren pean dagoena. 3. ERL. Delako barrutiko eliza nagusia, elkartearen elizkizunetarako biltoki ofiziala dena. Auzoko eliza ez zen parrokia; igande eta jaiegunetan apaiz bat etortzen zen meza ematera. 4. HIST. Erdi Aroko nekazaritza-gizartearen oinarrizko egitura, eliza baten menpean zeuden herrixkez osatua. 5. HIST. Frantzian Erregimen Zaharrean, landa-eremuetako unitate administratiboetako bakoitza; Iraultza Frantsesaren ondoren parrokiak udalerri bilakatu ziren.



Atzera