Rushdie, Salman

Idazle angloindiarra (Bonbai, 1947). Nobela arrakastatsuak idatzi ditu: Gauerdiaren umeak, 1981; Lotsa, 1983. Bertso satanikoak (1988) nobelan Koranaren hainbat pasarte kritikatzen direla eta, liburua blasfemia eta iraintzat hartu zuten musulmanek; aiatolah Khomeinik liburua kondenatu eta mundu osoko musulmanak Rushdie hiltzera deitu zituen (1989).



Atzera