Sisifo

Mitologia grekoan, Korintoko erregea, Eoloren semea. Iliadaren arabera, gizakietan azkarrena bera zen. Zeusi egindako iruzurrak zirela eta, honek Infernura bota eta harkaitz bat maldan gora igotzeko zigorra jarri zion. Gailurrera iritsi orduko, harkaitza amildu egiten zitzaion.



Atzera