orduko
1. iz. eta izlag. Une edo garai hartako. Pitagoras gizon handitzat zuten ordukoek. Orduko eta gaurko idazleak. 2. Bezain laster (aditzaren era burutuaren edo, gutxiagotan, erlatibozko baten ondo-ondoan). Ohean sartu orduko loak hartzen nau. 3. Ekintza, adierazten den unea baino lehen edo une hartan bertan gertatzen dela adierazteko hitza (aditzaren era burutuaren ondo-ondoan). Hara bildu orduko, hil hurrana zen jenerala. 4. adb. Une hartarako, ordurako. Orduko nahiko lo egina nengoen. • -TZERA ORDUKO. Baino lehen. Oleazioko sakramentua hartzera orduko, konfesatu behar du gaixoak.
Atzera