Txindasvinto

(?, 563 - Toledo, 653). Hispaniako bisigodoen erregea (642-53). Nobleziaren laguntzaz Tulga gaztea tronutik kendu zuen, baina berehala nobleziaren aurkako neurriak hartzen hasi zen. Godoak eta hispanoerromatarrak berdintzeko lege ugari egin zuen. Baskoien aurka borrokatu zen.



Atzera