Vivaldi, Antonio

Biolin-jotzaile eta konpositore italiarra (Venezia, 1678 - Viena, 1741). 1703an apaiz egin zen eta Veneziako La Pietˆ kontserbatorioko biolin-irakaslea eta kontzertu-maisua izan zen. Konpositore oparoa, opera asko eta obra erlijioso eta profanoak konposatu zituen, baina lanik garrantzitsuena musika instrumentalaren arlokoa du. Orotariko kontzertuak konposatu zituen, guztira 700 obra inguru: sonatak, kantatak, operak (Orlando, 1727; Fida ninfa, 1732), oratorioa (Juditha triumphans, 1716) eta 500 kontzertutik gora (L'estro armonico, 1712; Il cimento dell'armonia, ~1725). Barrokoko konpositore handienetakoa da. Erraztasuna, grazia eta argitasunez betetako lanak egin zituen. J.S. Bachenganaino iritsi zen haren eragina.



Atzera