adlatibo

iz. HIZKL. Hizkuntza turkiar eta ugrofinlandiarretan eta beste zenbait hizkuntz familiatan, bereziki norabidea adierazten duen deklinabide-kasua. • adlatibo (soil). Euskal deklinabideko kasua, norabidea adierazten duena eta -ra(t) kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena. || adlatibo destinatibo. Euskal deklinabideko kasua, -rako deklinabide-atzizkiaren bidez gauzatzen dena. || hurbiltze-adlatibo. Euskal deklinabideko kasua, norantza adierazten duena eta -rantz kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena. || muga-adlatibo edo adlatibo bukatuzko. Euskal deklinabideko kasua, norainokoa adierazten duena eta -raino kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena.



Atzera