agente

iz. 1. Zerbait egiteko edo eragiteko gaitasuna duena. 2. Behe-mailako polizi funtzionarioa. 3. Zenbait jarduera ekonomikotako bitartekaria. Aseguru-agente. 4. HIZKL. Aditz pasiboaren osagarria, dagokion esaldi aktiboan subjektu litzatekeena. 5. HIZKL. Aditzak adierazten duen ekintza egiten duena. 6. ZUZ. Funtzionari publikoa. 7. ZUZ. Delitu baten egilea. agente bikoitz. Bi potentzia etsaien zerbitzuan aldi berean lan egiten duen espioia. || agente laranja. Produktu kimiko defoliantea, Vietnamgo gerran basoa hondatzeko erruz erabili zena. || agente sekretu. Espioia.



Atzera