artikulu

iz. 1. Zerbaiti buruzko iritzia agertuz, egunkari edo aldizkari batean argitaratzen den izkribua. 2. Hiztegi edo entziklopedia batean, hitz, termino edo izen berezi baten azalpena egiten deneko testu-zatia. 3. HIZKL. Hainbat hizkuntzatan, izenari laguntzen dion hitza edo atzizkia, esangura lexikorik gabea, baina hura nolabait mugatzen duena; euskaraz, izen-sintagmaren mugatzaile enklitikoa, -a(-), -o(-) formez azaltzen dena. 4. ZUZ. Lege edo araudiak banatzen diren zati zenbakidun bakoitza. fedeko artikulu. ERL. Fedez sinetsi behar den gertakaria, dogma.



Atzera