azukre

iz. 1. Erremolatxatik eta kanabera-mota batetik ateratzen den elikagai gozo eta disolbagarria, ale zuri txikitan kristalizatzen dena eta janaria gozatzeko erabiltzen dena; konposizioz sakarosa da. Azukre-kozkorra. Azukre-ontzia. 2. KIM. Karbono-hidratoz osatutako substantzia kristalino eta gozoen izen generikoa (glukosa, sakarosa, laktosa, etab.). Barazki eta landareetan daude eta uretan eta alkoholetan disolbatzen dira. azukre beltz. Errefinatu gabeko azukrea, kolore ilunekoa. || glas azukre. Oso fin xehatutako azukrea, konfite eta pastelak egiteko oso erabilia.



Atzera