glukosa

iz. KIM. Gluzido kolorge eta zapore gozokoa, ia gluzido guztien konposizioko osagarri dena (C6H12O6). Fruitu azukretsu askotan (adib., mahatsean), odolean, gibelean eta beste zenbait gorputz-ehunetan agertzen da. Organismoko energi iturri nagusienetako bat da eta garrantzi handikoa da izaki bizidunen metabolismoan. Animalietan glukogeno moduan metatzen da eta landareetan almidoi moduan.



Atzera