gluzido
iz. BIOKIM. Materia biziaren osagarri den konposatua, formula orokor gisa Cn(H2O)p duena.
Oro har, gluzidoek bi betebehar dituzte zelulan: batetik, substantzia zelularraren eraketan parte hartzen duten egiturak dira, eta bestetik, arnasketan erregaitzat baliatzen diren energia handiko molekulak. Gluzidoak, beraz, elikagai garrantzitsuak dira. Animalietan glukogeno moduan metatzen dira eta landareetan almidoi gisa gehienbat.
Gluzidoak bi talde nagusitan banatzen dira. Monosakaridoek 3-6 karbono-atomo dituzte molekulan eta ezin hidroliza daitezke (glukosa, galaktosa, etab.). Polisakaridoak, hidrolisiz aska daitezkeen monosakarido bi edo gehiagoren fusioz sortzen dira (sakarosa, glukogenoa, almidoia, etab.).
Atzera