banaketa

iz. 1. Banatzeko ekintza. Sari-banaketa. 2. EKON. Produktuak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana irits daitezen egiten den eragiketa-multzoa. Liburu horrek banaketa-arazoak izan ditu. 3. ESTAT. Ezaugarri edo kategoria baten balioen eta haien maiztasunen arteko erlazioa; erlazio hori adierazten duen irudikapena. 4. HIZKL. Elementu batek parte hartzen duen harreman sintagmatiko eta paradigmatikoen multzoa. 5. ZIN. Filma egiten denetik zine-aretoan erakutsi bitarteko fasea. banaketa normal. ESTAT. Ondoko legea betetzen duen banaketa estatistikoa:

f(x) = e-1/2((x-µ)/s)2/s(2p)1/2

Jakintzagai askotan erabiltzen da, hala nola psikologian inteligentzi kozientea neurtzeko, ekonomian produkzioaren analisiak egiteko, etab.etarako.




Atzera