bazter

1. iz. Ertza, muga. Bide-bazterra. Ur-bazterra. 2. iz. Zokoa. Taberna-bazterrean lo zegoela. Ikuilu-bazterra. 3. iz. Aldea, alderdia, lurraldea, bereziki bakartua. Bazter honetan ez da lapurren beldurrik. Bazter honetan ez gara Burgosen bezala. 4. izond. Bazterrean dagoena, bakartua. Ez da leku hain bazterrik. BAZTER EGON. Bereizita egon. Jaun erretorea bertzeetarik bazter, otoitzean. || BAZTER UTZI. Alde batera utzi. Arazoak bazter utzirik. Bi eskolak, bata neskena eta bestea mutilena, bazter daude. || BAZTERRAK NAHASI. Iskanbila, nahasmendua sortu. Bazterrak nahastera zergatik etorri zara berriz etxe honetara? || BAZTERRERA UTZI. Alde batera utzi. Beste egiteko guztiak bazterrera utzirik. || BAZTERRETAN. Nonahi. Hamaika bertsolari on badira bazterretan.



Atzera