bektore

iz. 1. MAT. Norantza duen zuzenkia; bektore-espazioaren oinarrizko elementua. 2. FIS. Zenbaki (modulu) bat, norabide eta norantza bat ezaugarri dituen magnitudea. 3. INFORM. Dimentsio bakarreko array edo taula. 4. MED. Gaixotasun epidemikoen transmisioan bitartekari den animalia edo landarea; artropodoez esaten da bereziki. aurkako bektore. Bi bektorek modulu berdina baina norantza aurkakoa dutenean, bektore horietako bakoitza bestearekiko. || bektore aske. Aplikazio-punturik ez duena. || bektore finko. Aplikazio-puntua duena. || bektore nulu. Norantza edozein izanik ere, modulua nulua duena. || bektore-espazio. Ik. espazio. || bektore-prozesadore. INFORM. Agindu bera datu-bektore baten gainean aldi berean exekutatzeko diseinatu eta programatutako prozesadorea. Array edo taulan antolatutako datuetan, errenkada edo zutabe bateko elementu guztiak aldi berean tratatzen ditu.



Atzera