bestela

1. lok. Aurreko perpausean esan dena bete ezean, bigarren esaldikoa gertatuko dela adierazten duen hitza. Ekar ezazu; bestela ikusiko duzu zer den ona. 2. adb. Beste era batera. Uste genuenez bestela gertatu zen. 3. lok. Bestalde, gainera (ondoren ere hartzen du askotan). Eta bestela, zer moduz? Badu bestela Bidarraiko herriak txoko laketgarri bat baino gehiago. BESTELA BAITAKOAN, BESTELA BEZALA. Nabaritzen ez den eran. Bestela baitakoan alde egin zuen gelatik.



Atzera