bihotz

iz. 1. Uzkurdura erritmikoen bidez odola arteria eta benetan barrena zirkulatzea eragiten duen muskuluzko organoa. 2. (hed.) Delako organoa sentimenduen gunetzat hartua. Euskaldun erdalzale, non duk hik bihotza? 3. (hed.) Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik. Hiriaren bihotzean. 4. (hed.) Adorea, kemena. 5. Kutuna, laztana. Ene bihotza! Barretxo bat egik! 6. Karta frantsesetako lau koloreetako bat, bihotz gorri bat ezaugarri duena; kolore horretako karta bakoitza. bihotz hil. 1. Bihozgabetua. 2. Atsekabea. || bihotz-erdiragarri. Lazgarria, izugarri mingarria. BIHOTZ(-BIHOTZ)EZ, BIHOTZ(-BIHOTZ)ETIK. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. || BIHOTZ IZAN, EMAN, HARTU, GALDU. Adorea izan, eman, hartu, galdu. Izan bihotz, ez beldurtu.



Atzera