bultzada

iz. 1. Zerbaiti edo norbaiti, mugiarazteko, egiten zaion bat-bateko indarra. Bultzada batez errekara bota zuen. 2. Zerbait mugiarazi, biziagotu edo azkartzen duen gertaera edo ekintza. 3. ERAIK. Osagai horizontal batek elementu bertikal baten kontra egiten duen esfortzua (adib. lurrak edo urak sostengu-murru baten kontra, arku edo ganga batek paretaren kontra, etab.). 4. FIS. Solidoek fluidoen barnean daudelarik gorantz jasaten duten indarra, desplazatutako fluidoaren pisuaren balio bera duena. bultzada-zentro. FIS. Fluido batean den solido batean eragiten duten bultzada-indar partzial guztien erresultantearen aplikagunea. Solido homogeneoa bada, grabitate-zentroa bera da.



Atzera