dimentsio

iz. 1. Gorputz batek norabide batean duen hedadura. Lerro zuzen batek dimentsio bakarra du, planoak bi, eta espazioak berriz, hiru. 2. (hed.) Neurria, tamaina, garrantzia. Dimentsio handiko proiektua da hori. 3. FIS. Magnitude fisikoak deskonposatzeko erabiltzen diren oinarrizko magnitudeetako bakoitza. FIS. dimentsio-ekuazio. Magnitude baten konposaketa erakusten duen oinarrizko magnitude fisikoen arteko biderkaketa edo zatiketa. Adibidez, abiadura distantzia eta denbora oinarrizko magnitudeen bidez adieraz daiteke: v = [LT-1]. || laugarren dimentsio. Erlatibitatearen teorian, espazio-denbora jarraia adierazi ahal izateko espazioko ohizko hiru dimentsioez gain behar den denborazko dimentsioa.



Atzera