eragiketa

iz. 1. Helburu jakin bat lortzeko egituratzen den ekintza-segida. 2. MAT. Eragigai izeneko bi zenbaki edo gehiagotatik abiatuz, direlako zenbakiek adierazten dituzten kopuruen artean erlazio jakin batzuk ezarriz emaitza izeneko beste zenbaki bat lortzean datzan prozedura. Oinarrizko eragiketak batuketa, kenketa, biderkaketa eta zatiketa dira. burtsako eragiketa. EKON. Burtsan eginiko errenta-titulu, akzio, obligazio, etab.i dagokien transakzioa. || eragiketa logiko. LOG. eta INFORM. Emaitzatzat egiazkoa edo faltsua direlako balioetako bat sortzen duen eragiketa. || kirurgi eragiketa. MED. Ik. ebakuntza. || merkataritza-eragiketa. EKON. Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.



Atzera