erradiazio

iz. FIS. Uhin edo partikula atomikoen bidez igorritako energiaren hedapena espazioan; uhin- edo korpuskulu-sorta hori bera. erradiazio elektromagnetiko. Uhin-forman igortzen den energiaren hedapena, eremu elektriko eta magnetikoz eratua. || erradiazio ikuskor. Espektro ikuskorrekoa, erretinan argi-sentsazioak sortarazten dituena. || erradiazio ionizatzaile. Materia zeharkatu eta atomo neutroak ionizatzeko ahalmena duena. Elektromagnetikoa zein korpuskularra izan daiteke. || erradiazio korpuskular. Abiadura handiko partikulek igortzen duten energiaren hedapena. || erradiazio kosmiko. Ik. kosmiko. || erradiazio optiko. X izpien trantsizio-zona (10-8, g.g.b.) eta mikrouhinen trantsizio-zona (10-3, g.g.b.) bitarteko uhin-luzera duen erradiazio elektromagnetikoa (erradiazio ultramore, ikuskor eta infragorriak hartzen ditu). || erradiazio termiko. Tenperatura jakin batean dagoen gorputzak igorritako erradiazio elektromagnetikoa. || sinkrotroi-erradiazio. Ik. sinkrotroi.



Atzera