errefrakzio

iz. 1. FIS. Uhinek (akustikoek zein elektromagnetikoek) ingurune batetik bestera igarotzean duten hedatze-norabidea aldatzea. Tresna optiko gehienak -mikroskopio, teleskopio, etab.- argiaren errefrakzioan oinarrituta daude. 2. MED. Begiak duen ahalmen errefringentea. FIS. errefrakzio bikoitz. Birrefringentzia. || errefrakzio-angelu. Izpi errefraktatuak eta bi inguruneak bereizten dituen gainazalaren elkarzutak osatzen dutena. || errefrakzio-indize. Izpiaren eraso-angeluaren sinuaren eta haren errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko zatidura. Hutsarekiko neurtzen denean errefrakzio-indize absolutua da.
Argiaren errefrakzioaren simulazioa

Argi-izpi bat bi medioak banantzen dituen azalera iristen da goiko ezkerraldetik. (Bi medioak osatzen dituzten substantziak aukera daitezke bi zerrendetan.) Alda dezakezu argi-izpiaren eraso-angelua argi-izpiari (ezkerraldekoa goian) heldu eta mugituz. Errefrakzio-indize txikena duen medioa (medio lasterrena) horiz margotua dago.







Atzera