indize
iz. 1. MAT. Hurrenez hurreneko ordena seinalatzeko edo bereizketarako erabiltzen den ikurra (adib., aábác jarri beharrean a1áa2áa3 jartzea). 2. EKON. Denboran zehar, magnitude baten edo magnitude-sail baten bilakaera sintetikoki neurtzen duen kantitatea. 3. ERL. Eliza katolikoak debekatutako liburuen katalogo ofiziala, XVI. m.an egiten hasi eta 1965ean Paulo VI.ak indargabetu zuena. 4. INFORM. Fitxategi bateko informazioa atzitzeko bide azkarra eskaintzen duen erreferentzi taula. 5. INFORM. Array edo taula bateko elementu jakin bat identifikatzeko erabiltzen den zenbakia. • burtsa-indize. EKON. Burtsa jakin batean kotizatzen duten baloreen bilakaera neurtzen duena. || indize zefaliko. BIOL. Buruaren gehienezko luzera eta zabaleraren arteko zatidura bider ehun eginez lortzen den zenbakia. || kontsumorako prezioen indize (KPI). EKON. Famili multzo adierazgarri baten hainbat sektoretako produktu eta zerbitzuetako aurrekontuetan oinarrituz kalkulatzen den indize ekonomikoa. Prezioen bilakaera neurtzen duenez, bera da, besteak beste, soldatak negoziatzeko edota inflazioa neurtzeko erabiltzen den indizea.
Atzera