erremolatxa

iz. 1. BOT. Kenopodiazeoen familiako landare belarkara eta bienala, lehen urtean forma eta bolumen desberdineko sustrai mamitsu eta azukreduna eta bigarren urtean hazia ematen duena (Beta vulgaris). 2. Delako landarearen sustraia. azukre-erremolatxa. Azukrea ateratzeko erabiltzen den barietatea. || erremolatxa gorri. Egosita zein gordinik giza elikaduran erabiltzen den barietatea. || zuhain-erremolatxa. Ganadua bazkatzeko erabiltzen den barietatea.



Atzera