erromatar

adj. eta iz. 1. Antzinako Erromako edo Erromatar inperioko hiritarra; Antzinako Erromari dagokiona. Erromatarrak Euskal Herrira heldu zirenean. Zuzenbide erromatarra. 2. Erromako hiritarra; Erromari dagokiona. errito erromatar. ERL. Erroman aita santuek landutako liturgia, XX. m.ko Vatikanoko II. Kontziliora arte hizkuntza ofiziala latina izan zuena. || erromatarren errege. HIST. Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko enperadorearen titulu ofiziala. Berau, Alemaniako errege hautatzen zuten unetik ematen zitzaion (Enrike IV.aren garaiaz geroztik), Erroman enperadore koroatu baino lehen. Inperioko hautesleek izendatutako printzeari ematen zitzaion, enperadorearen ondorengo ofiziala zela adierazteko. Aro Modernoan, Austriako etxearen menpe, titulua jaraunspenezko bilakatu zen. || zenbaki erromatar. Ik. zenbaki.



Atzera