esfera

iz. MAT. Diametroaren inguruan biraka dabilen zirkunferentzierdi batek sortutako gainazal itxia, bere puntu guztiak zentro izeneko puntu batetik distantzia berera dituena; gainazal horrek mugatutako gorputz geometrikoa. esfera-segmentu. MAT. Esfera batez eta esfera ebakitzen edo ukitzen duten bi plano paraleloz mugaturiko solidoa. || esfera-sektore. MAT. Zirkulu-sektore batek dagokion zirkuluaren diametroaren inguruan biratuz eratzen duen solidoa. || esfera-zona. MAT. Ebakitzen duten bi plano paraleloz mugatutako esferaren gainazaleko zatia. || zeru-esfera. FIS. Erradio zehaztugabeko esfera irudikaria, erdigunetzat behatzailearen begia duena eta astroen norabidea definitzeko balio duena.



Atzera