eskimo-aleut

iz. Groenlandia, Kanada, Alaska eta Siberiako ekialdeko hizkuntz familia. Hainbat dialektoz osaturiko hizkuntza da, eta haien artean nagusiak inuitek (eskimalek) mintzatzen dituzten yupika eta inupik edo inuka eta Aleutiarretako herritarrek hitz egiten duten aleuta dira.
Eskimo-aleuta hainbat dialektoz osaturiko hizkuntza da, eta haien artean nagusiak inuitek (eskimalek) mintzatzen dituzten yupika eta inupik edo inuka eta Aleutiarretako herritarrek hitz egiten duten aleuta dira.
Atzizki-sistemak garrantzi handia du hizkuntza honetan; hitza oinarrizko elementu lexikalari eransten zaizkion elementu osagarriz osatuta dagoenez, esaldi osoa ordezkatzen du. Hitz batzuek flexioa dute, esate baterako izenak eta aditzak, eta beste batzuk flexiorik gabeko partikulak dira.




Atzera