espiritual

1. izond. Espirituari dagokiona. 2. izond. Espiritu dena, espirituzko izaera duena. Izaki espiritualak. 3. izond. Balore materialak gutxietsiz, balore transzendentalagoak lehenesten dituen jokabidea. 4. iz. eta izond. ERL. Frantziskotarren arteko korronte bateko kidea; horri dagokiona. XIII-XIV. m.etan zabaldu zen frantziskotar korronte espirituala, Jesu Kristok eta apostoluek inolako ondasunik jabetzan eduki zutenik ukatzen zuena; horrekin batera bestelako gatazka doktrinal eta politikoak nahasi ziren espiritualen eta aita santuaren artean; Joan XXII.ak 1317an formalki gaitzetsi zituen. espiritual edo beltz(en) espiritual. MUS. EEBBetako, batez ere hegoaldeko, komunitate beltzaren kantu-mota herrikoia, ustez XVIII. m.an sortua.



Atzera