euri

iz. Ur likidozko zatikien prezipitazioa, normalean 0Ƌ mm baino diametro handiagoko tantez osatua. Ik. prezipitazio. Uda eta negu, euri nahiz eguzki, lanean. Euritan eta eguzkitan. euri artifizial. Elur karbonikoa edo zilar-ioduroa atmosferan barreiatuz eragiten dena. || euri azido. EKOL. Poluzio atmosferikoaren ondorioz, azido sulfurikoa eta nitrikoa dituen euri-ura. Oso korrosiboa da eta flora, fauna nahiz eraikinetan kalte larriak eragiten ditu. || euri-erauntsi. Euri-zaparrada. || euri-jasa. Euri-zaparrada. || euri-lanbro. Lanbroa, tanta guztiz xehetan erortzen den euria. || euri-langar. Euri-lanbroa. || euri-neurgailu. Ik. plubiometro. || euri-oihan tropikal. EKOL. Ik. oihan (tropikal heze). || euri-zaparrada. Hodei konbektiboen prezipitazio zakar eta sarritan laburra. Tantak ohi baino lodiago izaten dira. Bat-bateko hasiera eta bukaera edota intentsitate-aldaketa azkarrak izaten ditu. EURIA ARI IZAN. du ad. Euria egin (aspektua puntuala denean soilik). Esnatu nintzenean euria ari zuen. || EURIA EGIN. Goiz guztian euria egin du etengabe. || EURIA GOIAN BEHEAN. Euria ugari eta etengabe. || EURIA IZAN. da ad. Euria egin (aspektua puntuala denean soilik). Euria denean, euritakoa hartu.



Atzera