faktore

iz. 1. Emaitza edo ondorio batean eragina izan duen agente edo elementua. 2. EKON. Factoring eragiketak egiten dituena. 3. MAT. Biderkagaia. faktore edafiko. Ik. edafiko. || faktore lehen. MAT. Kantitate jakin bat zehazki, hondarrik utzi gabe, zatitzen duen kantitate lehena (adibidez, 2, 3 eta 5 zenbakiak 30-en faktore lehenak dira). || faktore orokor edo "g" faktore. PSIKOL. Test psikometriko batzuen emaitzen faktore-analisi bateko aldagai guztien artean komuna den faktorea, psikologo batzuek inteligentzia orokorraren definiziotzat hartzen dutena. || faktore-analisi. ESTAT. Beraien artean koerlazio ugari duten aldagaien multzo bateko faktore komunak aurkitzea helburu duen metodo estatistikoa. || potentzi faktore. ELEKTR. Korronte alterno batean, intentsitate eta tentsioaren faseen arteko angeluaren kosinua, sistema elektrikoak kontsumitzen duen potentzia efektiboa adierazten duena. || produkzio-faktore. Ik. produkzio.



Atzera