falta

iz. 1. Hutsa, hobena. Zure faltak aitortzeko. 2. Errua; akatsa. Asto horrek, daukan falta ez balu oinean. 3. Gabezia, eza. Langile faltan alfer eta lo gelditzen dira lurrak. 4. KIR. Kirol bateko arauen kontrako ekintza. 5. KIR. Pilota-jokoan, sakea egitean pilotak gainditu behar duen falta-marra ez gainditzean datzan hutsa. 6. ZUZ. Hutsegitea. KIR. falta bikoitz. Tenisean, segidan bi sake huts egitean datzana. || falta pertsonal. Saskibaloian, baloia duen jokalariari arauz kontrako traba egitea. || falta-marra. Pilota-jokoan, sakean pilotak nondik nora botea egin behar duen markatzen duen bi marretako bat, frontisetik gertuen dagoena. FALTA GABE. Huts egin gabe. Lanari utzi eta ni jaten hastean falta gabe han haukat zut aldamenean.



Atzera