Franco Bahamonde, Francisco

Militar espainola (Ferrol, 1892 - Madril, 1975). Marokoko gerran parte hartu zuen. Espainiako legio atzerritarreko (1923-27) eta Zaragozako akademia militarreko (1927-31) buru izan zen. Asturiasko 1934ko matxinada zapaldu zuen. 1935ean Gil-Roblesek armadako estatu nagusiko buru izendatu zuen. 1936an Italiako faxista eta Alemaniako nazien laguntzaz, Gerra Zibila piztu zuen, errepublikaren aurka altxatuz. Urte berean bere burua estatuko gobernuburu izendatu eta diktadura ezarri zuen. Armada, eliza eta oligarkia ekonomikoen babesa izan zuen; burgesia txikia estu kontrolatu zuen, langileen mugimenduak eta nazionalitateak erabat zapaldu zituen. Zapalkuntza politikoa are biziagoa izan zen Euskal Herriko eta Kataluniako nazionalismoen aurka, hizkuntzazko eta kulturazko adierazpideen ukapenarekin eta debekuarekin batera. 1969an Joan Karlos I.a bere ondorengo izendatu zuen eta 1973an Carrero Blancori eman zion estatuko buruzagitza. Honek, ETAren atentatu batean hil aurretik, FRAPeko hiru kide eta Txiki eta Otaegi ETAkideak fusilatzea agindu zuen, Euskal Herriko, Estatuko eta Europako protesta zabalei ezentzuna eginez.



Atzera