frontoi

iz. 1. ERAIK. Arkupe, fatxada edo leiho baten erremate triangeluar edo erdizirkularra. 2. KIR. Pilota-jokoan aritzeko eta frontisa duen leku edo eraikin berezia. frontoi ireki. Jokatzeko paretak soilik dituena, estaltzen edo inguratzen duten bestelako horma edo eraikinik ez duena. || frontoi labur edo motz. Esku, pala motz, paleta edo erraketaz aritzekoa. Luzera gutxienez 28 m-koa du, zabalera eta altuera 7,50 eta 10 m artekoa. || frontoi luze. Zesta puntan, palaz eta erremontean aritzekoa. Luzera gutxienez 50 m-koa du eta zabalera eta altuera 9 eta 11 m artekoa.



Atzera