gazte

1. iz. eta izond. Haurtzaroaren eta adin nagusiaren artean dagoena. Jaun txapeldun gazte bat. Gazte aberats batez maitemindua. 2. izond. Norbaitekiko, hark baino urte gutxiago dituena (konparazioetan erabiltzen da). Izeko Luisa ni baino gazteago da, neska, berrogei urte besterik ez du eta! 3. izond. Senideen artean, urte gutxien dituena (askotan superlatiboan erabiltzen da). Gure anaia gaztea. Etxean Fernando da gazteena. 4. izond. Izaki gaztez osatua. Belaunaldi gaztea. 5. izond. Gazteari dagozkion ezaugarriak dituena. Bihotz gaztea zuen agure hark. Gorputza gazte mantendu. GAZTERIK. Gazte izanik. Gazterik hil zen. || GAZTETAN. Gaztaroan. Gaztetan ikasi zituenak. || GAZTETANDIK, GAZTETATIK, GAZTEDANIK. Gaztarotik. Gazte gaztetatikan herritik kanpora. Gaztedanik hasi zen erretzen.



Atzera