gutxien
1. zenbtz. zehaztgb. Zerbaiten kopuru edo kantitate txikiena (gutxi zenbatzaile zehaztugabeak -en erkaketa-atzizkia lotzen zaionean hartzen duen forma da; kasu-atzizkiak mugatu pluralean hartzen ditu; kasu-atzizkirik gabe edo -a mugatzaileaz ere erabiltzen da). Huts gutxien egiten duenari. Hori da gutxiena. 2. adb. Dagokion aditzak adierazten duenaren maila txikienean. Gutxien ezagutzen dudan gaia. • GUTXIENEZ edo GUTIENEAN. Zerbaiten kantitate edo kopurua behetik mugatzeko erabiltzen den esapidea; behetik jota. Duela ehun urte gutxienez. || GUTXIENIK. 1. Gutxien. 2. Gutxienez.
Atzera