gehiengo

iz. 1. Multzo batean, alderdi jakin batetik begiratuta dagoen azpimultzorik handiena; gehien izatearen nolakotasun eta egoera. Gehiengoa lortu dute hauteskundeetan. 2. (batez ere Z) Gehiena, nagusia izateko nolakotasuna. Hobe da gehiengoan baino besteren manupean egotea. gehiengo absolutu. Bozketan, emandako boto guztien erdia baino gehiago jasotzen denean lortutakoa. || kalitateko gehiengo absolutu. Zenbait erabaki hartu ahal izateko behar den gehiengo-mota, botoen erdia gehi bat baino handiagoa den mugatik gorako boto-kopuru jakin bat (adib., bi heren, hiru laurden) jasotzen denean lortutakoa. || gehiengo erlatibo. Bozketan, boto gehien jasotzen denean lortutakoa.



Atzera